Photo Editor

Smartphonearen argazki galeria lepo beteta duzuela ziur nago. Photo Editor aplikazioarekin argazkiak editatu ditzakegu eta profesionaltasun ukitu bat lortu. Erabilera oso erraza du, baina aukera asko ditu eta emaitza benetan oso ona da. Kolorea doitu, argazkia moztu, distira aldatu… Bestalde, gure atzamarrarekin argazki gainean marraztu dezakegu. Markak edo marrazkiak egiteko aproposa da beraz. Moldatutako argazkiak JPEG edo PNG formatuetan gorde daitezke. Orain arte erabili ditudan argazki editore guztietatik, benetan onena eta erakargarriena.