Phoenix

Bizirik baina aurpegia desitxuratuta aterako da Nelly Lenz kontzentrazio-esparrutik. Zirujau ospetsu batek lehengo itxura berreskuratzen lagundu ostean, senarraren bila aterako da gerraosteko Berlinen. Johnny aurkitzen duenean, honek ez du ezagutuko, baina emaztearen antza duela-eta, Nellyri Nellyrenak egin ditzala eskatuko dio, herentzia kobratzeko asmoz. Iaz Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zen lanik onenetakoa.