''Phantom Thread'', 2018ko film onenaren FIPRESCI Saria
Paul Thomas Andersonek hirugarrenez jasoko du sari hori Donostian
Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioak (FIPRESCI) Phantom Thread aukeratu du 2018ko film onenaren irabazle. Mundu osoko 473 kritikarik parte hartu dute botazioan, eta 2017ko uztailaren 1az geroztik estreinatutako film guztien artean aukeratu dute ekoizpen hau. Hauek izan dira beste finalistak: Martin McDonaghen Three Billboards Outside Ebbing, Missouri (Donostia Hiria Publikoaren Saria 2017); Pawel Pawlikowskiren Zimna wojna / Cold War, Cannesen zuzendari onenaren saria irabazi duen filma, aurtengo Perlak sailean programatua; eta Lucrecia Martelen Zama.
Paul Thomasek hirugarrenez jasoko du sari hori Donostian, 2008. eta 2000. urteetan ere bera izan baitzen sariduna, There Will Be Blood eta Magnolia filmekin, hurrenez hurren. Zorionak!