Pertsonen %82 uste dute robotek osasun mentaleko arazoetan lan hobea egin dezaketela gizakiek baino

2020. urtea inoizko urterik estresanteena izan da mundu osoko langileentzat eta ikerketa baten arabera, estres mailak jaisteko laguntza robotek ematea nahiago lukete askok.

Oracle & Workplace Intelligence erakundeak burututako ikerketan 11 herrialdetako 12.000 langileri galdetegia pasa zitzaien. Ateratako ondorioetan behatu zuen COVID-19ak estres, antsietate eta neke mailak igo dituela eta langile hauek nahiago luketela roboten laguntza gizakiena baino horiei aurre egiteko:
-Pertsonen %70 estresa edo antsietatea jasan ditu lanean aurten.
-Osunean mentalean %78ko eragin negatiboa izan du estres eta antsietate horrek. 
-Pandemiatik eratorritako presio berriek lanpostuak estresagarriago bilakatu dituzte, helburuak betetzearen presioa areagotuz eta lan karga gehituz. 

Beraz, dirudienez osasun mentaleko arazoak modu negatiboan eragiten ari dira pertsonen lanpostuetan eta euren bizitzetan, oro har. Izan ere, laneko arazo horiek arlo pertsonalean ere eragina dutela behatu du ikerketak: 
-Pertsonen %85ak aitortzen du lanak sortutako osasun mental arazoak (estresa, antisetatea eta depresioa) beren bizitza pertsonalean eragina dutela.
-Ondorio nabarienak lo ezina (%40), osasun fisiko kaskarra (%35), etxean aurkitu ohi den zoriontasuna murriztea (%33), senitartekoekin harreman malkartsuak (%30) eta lagunekin isolamendua (%28).
-Mundu pertsonal eta profesionalaren arteko mugak lausotu diren honetan telelanari esker langile askok hilean 40 ordu baino gehiago egiten dute lan, eta %25 muturreko nekea sentitzen du lanagatik. 
-Desabantailez jabetzen badira ere langileen %62 distantzian, etxetik, lan egitea erakargarriagoa iruditzen zaio pandemia dela eta eta aipatzen dute familiarekin egoteko denbora gehiago dutela (%51), baita lo egiteko (%31) edota bere lana behar bezala egiteko (%30)

Pertsonen laguntza baino teknologiarena nahiago
Ikerketan parte hartu zuten langileek nahiago izan zuten arazo baten aurrean teknologiara jo pertsonena baino. Kolaborazio tresnak nahi dituzte eta eskatzen dute osasun mentalean laguntza ere eskaintzea teknologiak. Izan ere, soilik pertsonen %18ak izan zuen nahiago pertsonen laguntza robotenaren ordez.  Askok uste dute teknologia pertsonak baino inpartzialagoa dela. Gainera, %75 baieztatu zuen Adimen Artifizialak laneko arazoetan lagundu diola bere osasun mentala hobetuz. Eta zuk, zer zenuke nahiago
?