Perpetual motion people

EZRA FURMAN ""Ez du sekulako ahotsik izan baina are garrantzitsuena dena ordea bai: zerbait esatearren. Horren isla da urtero disko bat argitaratu behar izatea, ideiek gainezka egin aurretik. Baina agian horregatik, bere bakarkako hirugarren lan hau ere ez da disko erabat borobila, nahiz eta abesti borobilak aurki daitezkeen bertan, Lousy connection kasu. Egun ia ahaztuta dauden 50. hamarkadako garage pop-rock doinu zaharrak dakartza. Melodia alaiak letra burutsuekin elkartzen ditu eta abesten ez dakien abeslariak lezio bat ematen digu: teknika bikainak baino gehiago hunkitzen duela zintzotasunak. Maite dut bere askatasuna.