Perlatzarra

Ostra erraldoi baten fosila eskaneatu eta golf pilota baten tamaina duen perla identifikatu dute bere baitan. Arrantza-ontzi bateko sareetan kateatuta aurkitu zuten 145 milioi urte dituen fosiltzar hau, eta Blue Reef aquarium britainiarrak du orain. Ez omen dute bere edukia "modu inbasiboan" arakatu nahi, baina Londreseko Wartski bitxidenda sonatuko Geoffrey Munn zuzendaria pozarren da: "Bere balioa hainbat milioi dolarrekoa da".