Pelo Malo
Bederatzi urteko Juniorrek pop kantari arrakastatsua izan nahi du, eta horretarako, derrigorrez bere ile kizkurra lisatu behar duela uste du. Langabezian dagoen Marta ama alargunak ez du ordea halako txikikerietan galtzeko denborarik. Bakoitzak bereari eutsiko dio, eta bien arteko harremana gaiztotu egingo da. Film onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen iazko Zinemaldian.