Pelikularik arrakastatsuenak garestiagoak izan behar lukete?

Zinema areto batzuk, estreinatu berri den, "The Batman" pelikulagatik gehiago kobratzen ari dira.

Kirol ekitaldietan prezio ezberdinen egotea ideia ezaguna bada ere zinemetan ez da ohikoa izaten. Antzerkian aldiz, funtziorik kotizatuenak garestiagoak izaten diran. Zineman ere horrela izan behar al luke?

AMC zine kateetako burua den Adam Aron-ek adierazi du Los Angelesen The Batman ikusi nahi dutenei 1,50 dolarreko tarifa gehigarria kobratuko zaiela. Proba pilotu bat burutzen ari dira eta horregatik kobratuko zaie gehiago Robert Pattison protagonista duen pelikula ikusi nahi dutenei. 

Ikusleentzat bidegabeko badirudi ere neurriak, enpresak aipatu du Europar zinema areto batzuetan jada aplikatzen dela sistema hau: "Zuzeneko ekitaldi baten antzera, eserlekurik onenak edo ekoizpenik handienak garestienak izaten dira".

Zinema industriako izen handi batzuk erabaki honen alde azaldu dira. Horien artean daude George Lucas eta Steven Spilberg. Star Wars-eko sortzaileak aitortu du zinema esperientziak Broadway-eko obra baten edo kirol ekitaldien antzekoa izan behar lukeela. Ekitaldi hauten ez dute guztiek prezio berdinak. Spielberg-en hitzak ere bide beretik doaz: "Aldizka, bariazio bat egongo da prezioan. Beharbada Iron Man-en hurrengo pelikula ikusteko 25 dolar ordaindu beharko dituzu eta Lincoln ikusteko, berriz, 7 dolar besterik ez". 

Ez dago dudarik zinema eta pelikulak kontsumitzeko modua aldatzen ari direla. Estreinaldirik gehienak etxeko erosotasunetik ikusi ohi ditugu maiz, streaming plataformaren baten bitartez. Aldiz, ekoizpen handiak, bisualki erakargarriak edo esperimentalagoak direnak zinema aretoetan ikustea nahiago izaten dugu. Zu prest egongo al zinateke horiengatik gehiago ordaintzeko
?