Patxi Usobiaga, Europako txapelaren bila

Eskalatzaile eibartarrak Europako Txapelketan parte hartuko du hilaren 14tik 18ra, Austrian. Ramon Julian eta Adam Ondra izango ditu aurkari nagusiak.


Europako Txapelketa ez da Usobiagaren helburu bakarra aurtengo denboraldirako. Hala, Munduko Kopa ere begiz joa du. Belgikan,Txinan eta Eslovenian lehiatuko da, iraila bukaeran, urrian eta azaroan, hurrenez hurren, Munduko Kopa eskuratzeko. Ebakuntza egin diote sorbaldan eskalatzaile eibartarrari aurten, baina sasoi onean ekingo dio Europako Txapelketari.