Patxi Errementaria pantailan
Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako ipuin mitologikoa oinarri hartuta, filma errodatzen hasita dago Paul Urkijo zuzendari gasteiztarra. Pertsonaia gaizto eta zitala protagonista izango duen filma, nola ez, genero fantastikoan kokatuko da; hala ere, efektu digitalen erabilera ahalik eta urriena egiten saiatzen ari dira. Errementari izango du filmak izenburu eta euskaraz errodatzen ari dira.