Patapon (PSP)

Propio PSPrako egindako joko original eta dibertigarria. Danbor hotsen erritmoa erabiliz, tribu txiki bat zuzendu behar dugu abentura arriskutsu batean. Gure tribuaren lurrak berreskuratzea eta arerioei kentzea da helburua. Grafikoak ez dira hain ikusgarriak, baina probatuz gero, zeharo harrapatuta geratzeko arriskua dago.