Pasarelan bularra ematen

Mara Martin modeloak bere alaba elikatu zuen desfilatzen zuen bitartean.

Une historiko bat bizi dute aste honetan Miamiko Paraiso Fashion Fair moda pasarelan. Mara Martin 32 urteko modeloak duela gutxi erditu du, eta bere alaba Ariarekin desfilatu zuen bainujantzian, bularra ematen zion bitartean.

16 finalisten artean zegoen Martin, eta mundu guztia harrituta utzi du. Sare sozialetan sekulako babesa lortu du modeloak. Eta zuei, zer iruditzen zaizue?