Pasaidazu txusta, maisu!
Argentinako Chubut herrialdeko eskola batean, marihuana ureztatzeko eta lehortzeko gailu bana aurkitu ditu poliziak. Eskolako gurasoek gertakaria salatu dute eta, ondorioz, zuzendaria eta irakasle bat atxilotu dituzte. Biek ala biek, marihuana kontsumo propiorako zela adierazi zuten atxilotu zituzten unean. Zuzendariak, bestalde, maritxua oso landare polita dela gaineratu zuen. Polita bai, askorentzat gozoa ere bai
baina ez ikastetxean jartzeko, txo!