Parte hartu al duzu ama hizkuntza meme erronkan?

Unescok gaur ospatzen du Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, eta sarean aniztasun linguistikoaren aldeko meme erronka aireratu dute; zein da zurea?

Gaur, otsailaren 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du Unescok. Horrekin lotuta, munduan zehar aniztasun linguistiko eta kulturalak sustatzeko helburuarekin, Rising Voices mugimenduak ama hizkuntzen meme erronka ekimena jarri du martxan Twitterren.

 

Euskarazko hainbat meme ere aireratu dituzte. Animatzen zara? Sartu Twitterren, igo zure euskarazko memea, eta erabili #MemeML, #euskara eta #amahizkuntza traolak!