Parisen bizi naiz

Tituluan Parisen bizi dela badio ere, etxeko parajeez, gure hiriez eta bertako aferez mintzo da Koldo Izagirre bere azken poema liburuan. Ironia bikain erabiliz eta hitzekin malabareak eginez eraikitako poemen artean, azken urteetan zenbait hedabidetan argitaratu dituen artikulu bakanak ere tartekatu ditu, gaur-gaurko gaiez diharduten poesien bildumari aktualitate kutsua emanez. Poliki dastatzeko poesia atsegina.