Pare bat jarduerarekin itzuliko da Darabilbo programa hilabete honetan

Bilboko Errekalde auzoan ibilbidea egingo dute ostegunean.

Darabilbo programa bueltan da, udako etenaldiaren ostean. Hilabete honetan, Errekalde auzoan ibilbide historikoa eta Arte Ederren Museoan ikustaldi gidatua antolatu dituzte.

Batetik, irailaren 22an, ostegunean, bisita historiko-politikoa egingo dute Errekalde auzoan, Onki Xin kultur elkartetik abiatuta, Leon de Uruñuela kaleko 3. zenbakitik, 19:00etatik aurrera. Igor Ahedo Politika Zientzien irakaslea eta auzotarra izango da gidari. 

Bestetik, irailaren 26an, datorren astelehenean, ikustaldi gidatua izango dute Arte Ederren Museoan, 18:00etan. 

Gaurko loturik zuten haurrak soinean eramateko murgiltze tailerra, Amagoia Santacolomarekin, baina urrira atzeratu dutela jakinarazi dute.

Jardueretan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, webguneandarabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefono zenbakian. Proposamenak ere egin daitezke. 

Darabilbo aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duen proiektua da, euskara hobetu nahi dutenei edota euskaraz dibertitu nahi dutenei zuzendua.