Para entonces habrás muerto
Oholtza gainean hamargarren urteurrena ospatuko duten sevillarren estreinako diskoa, entzunketara lotu ninduen aurrenetariko rock lan instrumentalen artean gogoratzen dut. Arreglo handirik gabeko hamaika kantek osatzen duten bidaia da: bateria, baxua eta gitarra dira protagonistak. Oinarrian pisu handirik gabeko bateria garbia dago, maila berean topatuko dugu melodia eusteko baino, aktiboki soinuaren nortasun propioa eraikitzeko erabiltzen duten baxua. Horiek biak zorrotz eta leun edota karrankari eta distortsionatu lotzen ditu riff gogoangarriekin gitarrak. Garbia, gardena, pisutsu eta sarkorra. Entzun beharrekoak dira: Rock off, Arkanoid eta batez ere Ötzi kantak.