Pantxika Arrambide: "Nire etxea dut txoko kuttuna"
Donibane Lohitzunen jaioa, Irulegiko Irratiak, duela 12 urte, Eiheralarrera (Donibane Garazi) eraman zuen Pantxika Arrambide (1979).
Argi gorria pizten denean...
Inguruko guztia desagertzen da.
Airean zaudela zer izaten duzu buruan?
Oporrak eta familiarekin eginen ditudan ibilaldiak!
Mikrofono aurrean, ba al duzu maniarik?
Burua mugitzen dut beti, gora eta behera...
Eta mikrofonotik kanpo?
Ez dut uste... A, bai! Azazkalak jaten ditut.
Zer ez da sekula zure hozkailuan faltako?
Esnea.
Eta zure poltsikoan behar duzu beti...
Diru pixka bat.
Zein duzu janaririk gustukoena?
Lasagnak.
Zer miresten duzu?
Pazientzia.
Eta zerk beldurtzen zaitu?
Aspertzeak.
Aldatuko al zenuke zure bizitzako pasarterik?
Inola ere ez...
Ez duzu sekula ahaztuko...
Haurrak jaio ziren eguna.
Zein kazetarirekin egingo zenuke lan?
Kazeta.info-ko Maite Ubiriarekin. Baina beste erronka handi baten aldeko apustuagatik lana utzi du berriki...
Zein albisteren berri emango zenuke gustura?
Euskal Herriaren independentzia.
Zein duzu txokorik kuttunena?
Nire etxea. Sekulako bistak ditut bertatik.
Amaitzeko: zure ametsetako txokoa?
Uharte lasai eta zoragarria.