Panpinen zerrenda beltza

Irango gobernuak Simpson familiaren panpinak debekatu ditu, herrialdeko kulturarekin eta erlijioarekin bateraezinak direlakoan, eta balore mendebaldarrak sustatuko dituztelakoan. Barbie ere sartu dute zerrenda beltz horretan; ez, ordea, Spiderman eta Superman, azken hauek “zapalduak” babesten dituztelako Mohammad Hossein Farjoo Umeen eta Gazteen Garapen Intelektualerako Institutuko idazkariak adierazi duenez.