Palestina eta Israelen arteko gatazkari buruzko ikastaroa, Bilbon
'Apartheid baten kronikak' izeneko mintegian Israelek Palestinako lurralde okupatuetan aurrera daraman giza eskubideen urraketa eta honek palestinarrengan duen eragina azaldu eta aztertuko dute.
Hegoak eta Bakea eta Duintasuna elkarteak 'Apartheid baten kronikak: Palestina eta Israelen arteko gatazkaren inguruko ikastaroa' antolatu du Bilbon.
Gaian jakitun diren hainbat pertsonek parte hartuko dute, tartean Nazioarteko Zuzenbidean adituek eta baita Palestinako erakundeetako adituek ere.
Ikastaroa lau jardunalditan banatuko dute, hilabete bakoitzeko bat: otsailaren 25ean lehena, martxoren 25ean, apirilaren 15ean eta maiatzaren 6an. Den-denak Zubiria Etxean izango dira, 11:00etan hasi eta 20:00ak arte.
Gatazka honetan sakondu eta ekarpen berriak jaso nahi duen orok izena eman dezake www.palestinainfo.org atarian edo 946 552944 telefono zenbakira hots eginda.