Palermo
Hiriak baditu hamaika altxor. Horietako asko bistara daude, baina beste hainbat ondo ezkutatuta, esate baterako, hiriko kaputxinoen katakonbak. Beldurtiek hobe dute lur azpiko gune horretara ez jeitsi! Fraideentzako hilerri bezala hasi zenak, 8.000 momia inguru gordetzen ditu gaur egun. Bertan hilobiratutako azkena 1920an neumoniaz hildako bi urteko haurra izan zen. ‘Loti ederra’ esaten diote umeari, izan ere, baltsamatuta dagoenez gero, itxuraz hobekien dirauen gorpua da. Hiriko pertsona esanguratsuak hilobiratzen zituzten bertan, esate baterako, aristokratak eta elizgizonak; sailkatuta daude geletan banatuta: apaizak, haurrak, birjinak, langileak, gizonak, emakumeak edota adindunak.