Pailazotxoak, bero-bero
Begirada azkar-azkarra egin ondoren, argazkian zer dagoen galdetuz gero, ez dago dudarik gehienek zer erantzungo zuten. Izan ere, subkonszientea maltzur samarra izan ohi da. Ez, lagunak, aurrean dituzuen pailazoak ez daude auskalo zein jolasetarako prest. Lorontzi modukoak dira, edo zehatzago, kaktu ontziak. Hamaika ikusteko jaioak!