Pac-Man + Tournaments

Pac-Man hiltzen ez den klasiko horietako bat da. Hala frogatzen du Android sistema-eragilea duten telefono eta tabletentzako azken bertsio honek. 2014ko joko retrorik onenetakoa da. Mamuengandik ihes egin eta ahalik eta bolatxorik gehien biltzen dituzun bitartean ez aspertzeko, etengabe eguneratzen diren labirinto berriak ditu. Gainera, sarean jokatzeko modua gaitu dute, eta munduko Pac-Man zaleen arteko sailkapenean zein postutan zauden ikusi ahal izango duzu. Jokoa Google Play dendatik debalde jaitsi dezakezu.