“Oztopo guztien gainetik”

Aipamen berezia behar du bilduma honek. Tolosako Bonberenea etxe okupatuaren ekimena da, herri egitasmoa alegia, eta horrek balio erantsia ematen dio. Gainera, Euskal Herriko talde interesagarrienak biltzeko balentria izan dute. Laudorio gehiago? Kasik abesti guztiak argitaratu gabeak dira, 10 euro baino ez du balio eta, besteak beste, ondoko taldeen zaratak bildu dira: Nuevo Catecismo Católico, Señor No, Kuraia, Petti, Selektah Kolektiboa…