Our music
1969. urtean, Jamaikako St. Ann nekazal gunean jaio zen Burning Spear. Lehen kanta grabatu zuenetik, etengabe aritu da abestiak konposatu eta grabatzen. Nola da posible, urte hauetan guztietan, musikaren munduan leporaino murgilduta egotea? Winston Rodney-ren kasuan (hori du benetako izena) hiru arrazoi nagusi daude: 1) Musika gauzak aldatzeko tresna ezin hobea dela pentsatzen du. 2) Musikarekiko pasioa odolean darama, eta 3) Pentsatzen duenaren, eta egiten duenaren arteko oreka lortu du, koherentzia. Reggae musikaren bilakaera ezagutzeko ezinbesteko abeslaria da Burning Spear. Reggaearen mezularia da: ikusi eta ikasi, eta entzun.