Ouka Leeleren argazki galeria Iruñean ikusgai

Ouka Leele argazkilari ospetsuaren 'Una fuente que mana sedienta de sí misma o un volcán ávido de contemplar su propia lava' galeria ikusgai dago Iruñeako Contraluzen, abenduaren 22a bitarte.


Azpimaragarria da Ouka Leele artista madrildarraren esparru aniztasuna, izan ere, pintura, argazkilaritza, liburugintza, bideo-artea, zinea, eta antzekoetan aritua da, eta ibilbide interesgarria egin du horietkao bakoitzean.
Besteen artean, Benjamin Brittenek idatzi zuen 'Curlew River' operaren eszenografia eta jantziak ere, bere esku gelditu ziren, eta Almodovar zinegilearekin ere lan egin izan du.
Ibilbide horren sari garrantzitsuean, 2005ean jaso zuen, Espainiako Sari Nazioanala, besteak beste.
Iruñean azaroaren 18tik ikusgai dagoen galerian, gertutik ezagutu daiteke artista polifazetikoaren ibilbidea, eta autoreak ikusleari "dantza ezazue nirekin, jaiki zaitezte, tira!" mezua helarazten dio erakusketaren oharrean.