Ostiralean hasiko da Gernikako Lekuek Festibala

Olaia Inziarte, Joseba Irazoki, Benizze, Kiko Veneno eta Lady Banana izango dira, besteak beste, hamargarren edizioan.

Hamar urte beteko ditu aurten Gernikako (Bizkaia) Lekuek musika jaialdiak eta ostiraletik hilaren 25era bitarte gauzatuko da. Hainbat artistak hartuko dute parte jaialdian, tartean Olaia Inziarte, Joseba Irazoki, Benizze, Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Lady Banana, Pelomono eta Wormed-ek.

Kontzertuez gain, hitzaldiak, film proiekzioak, disko eta arte azoka, disko jartzaileen emanaldiak, tailerrak, erakusketak eta beste hainbat jarduera ere izango dira.

Aurtengo kartelaren irudian Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzaile eta kantaria agertzen da. Ramon Zabalegik diseinatu du.

Bonuak eta kontzertuetarako sarrerak hemen eros daitezke.