Ostiralean erreserbatu ahal izango dira Gaztea Sarietarako sarrerak
Alde batetik, Gorka Urbizuren kontzerturako sarrerak jarriko dituzte eta, bestetik, Gaztea Sarien banaketa eta ETSren kontzerturako.
Aurtengo Gaztea Sarien ospakizuna bi egunetan gauzatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian, 19:00etan hasita. Lehen egunean, otsailaren 28an, Gorka Urbizuk emanaldia eskainiko du. Bigarren egunean, otsailaren 29an, Gaztea Sariak banatuko dituzte ikus-entzuleen botoen zenbaketa egin ostean. Iazko artista edo bakarlari onena, abesti onena, disko onena, bideoklip onena eta zuzenekorik onena sarituko dituzte. Eguna ETS taldearen kontzertuarekin borobilduko dute.
Sarrerak otsailaren 2an, ostiralean, eskuratu ahal izango dira, Euskalduna Bilbaoren webgunean. Bi tiket erosteko aukera egongo da, lehenengo egunekoa edo bigarrenekoa. Bietan joan nahi izatekotan, bi tiketak erosi beharko dira.
Sarrerak doakoak dira, baina nahitaezkoa izango da tiketa erreserbatu eta Gaztea Sarieran bertan aurkeztea.