Osti bi
Gor diskoetxekoek burutazio ona izan dute "Osti bi" izeneko diskoarekin. Garai batean bezala, estilo berdintsuko bi talde elkartu dituzte CD berean. Brigada Criminal lazkaotarrak punk-rock talde bikaina dira. Ez dute burua askorik jaten kantak ateratzeko, baina betiko notei etekina ateratzen dakite, melodia ederrak sortuaz: "Prest al hago", "Aukera ederra" eta "Momentuaren zain" horren adibide ona dira. Stupenda Jones nafarrak ere ez dira atzean geratzen, nahiz eta batzuetan erritmoetan Brigada-koak baino azkarxeago ibili, eta rock´n´rollaren eragina ageriago utzi. Muturrekoka datozkigu