Ostegunean irekiko dute Durangoko Azokako Ahotsenean liburu eta disko aurkezpenak egiteko izen-ematea
Abenduaren 7tik 11ra aurkeztu ahalko dute sortzaileek euren lana.
57. Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra izango da eta, urtero legez, urteko liburu eta diskoen uzta bilduko da bertan. Ahotseneak euren liburu eta diskoak aurkezteko parada emango die sortzaileei azokak irauten duen egun horietan.
Liburuen aurkezpenak honako tarte hauetan egingo dira: abenduaren 7an, 18:00etatik 20:30era; eta abenduaren 8tik 11ra, 10:30etik 14:30era, eta 16:00etatik 20:00etara. Diskoen aurkezpenei dagokienez, berriz, hauek izango dira ordutegiak: abenduaren 7an, 14:30etik 22:00etara; eta abenduaren 8tik 11ra, 11:00etatik 22:00etara.
Bertan parte hartu nahi duten sortzaileek izena eman beharko dute aldez aurretik. Irailaren 1ean, 10:00etan, zabalduko dute izen-ematea, Ahotseneako webgunean.
