Osoyoos
Kanadako mendebaldean dago, Britainiar Columbian. Washingtoneko estatuaren mugatik gertu dago, eta historian zehar indioen erreserba izan da. Mineraletan aberatsa den Khiluk izeneko lakua kokatzen da munduaren eremu horretan. Bestelakoa da kolore ezberdinetako zuloek osatzen dutelako. Izaera berezi hori uraren osagaiek ematen diote. Magnesio sulfatoan munduko kontzentraziorik altuena daukan lakua da, eta kaltzioa eta sodioa kontzentrazioa handian ditu. Horiekin batera beste zortzi mineralek osatzen dute konposizioa, artean zilarrak eta magnesioak.