Osmosis Jones **
Farrelly anaiek marrazki bizidunak tartekatu dituzte estreinakoz euren film batean. There's Something About Mary krudelaren egileek, baina, hezur eta mamizko aktoreen eszenak errodatu dituzte soil-soilik. Marrazki bizidunetako pertsonaienak Tom Sito eta Piet Kroon animatzaileen esku utzi baitituzte. Frank eraikuntzako langileak birus arriskutsu bat du gorputzean eta oso larri dago. Hortaz, Osmosis Jones globulu zuri afroamerikarrak Thrax birus zitalaren kontra borrokatu beharko du haren bizitza salbatzeko. Zeluloide eskatologikoaren maitaleei dago zuzendua, bereziki.