Osasunarentzat kaltegarrienak diren elikagaiak dira kutsakorrenak

Gure osasuna eta gure planeta suntsitzen dute; ezagutzen dituzu?

Adierazgarriak dira AEBetako PNA akademiak argitaratu berri duen ikerketaren emaitzak; bertan baieztatu dutenez, osasunarentzat kaltegarriak diren elikagaiak ingurugiroarentzat suntsikorrenak ere badira. Guztira 15 elikagai ikertu dituzte, mendebaldeko gizartearen egunerokotasunean txertaturik daudenak. Hala, elikagai hauen ekoizpena (egiteko erabiltzen den ur kopurua, lurzoruaren zabalera eta erabilitako kimikoak, besteak beste) ikertu ondoren, hau da ondorio garbiena: fruta, barazkiak, patatak, oliba olioa, lekaleak, fruitu lehorrak eta zerealak dira elikagai osasungarrienak, eta planetari inpaktu minimoa eragiten diotenak. 

Aldiz, haragi gorria erosketatik guztiz ezabatu beharko litzatekeela dio ikerketak. Aurretik ere entzun izan dugu baieztapen hau, eta orain arteko ikerketarik sakonena den honek dioenez, gizakiok egungo erritmoan kontsumitzen jarraitzen badugu gaixotasunen igoera nabarmena ezagutuko dugu hemendik gutxira, eta horrekin batera, baita ingurugiroaren gainbehera bortitza ere.

ARRAIAREN DILEMA

Arraia ez da ekuazioan sartzen; dietan aukera osasungarria da, baina ingurugiroan kalte larria eragiten du. Berdina gertatzen da oilaskoa, arrautzak eta esnekiak bezalako elikagaiekin.