Ortzadar Egunerokoa

Gazte Gehituk LGTBIfobiaren aurkako proiektu berri bat jarri du martxan: Ortzadar Egunerokoa.
Edozein eraso LGTBfobiko fisikoa zein ahozkoa jasan edo ikusi duen edonork jakinarazteko eskatzen dute diarioarcoiris@gehitu.org helbidearen bidez, eta bertan adina, lekua eta gertatutakoari buruzko iruzkin txiki batekin salaketa egitea.
Jasotako kasuak, web orrian eta Gazte Gehituko Facebookean eskegiko dituzte, jendeak horren berri izan dezan.