Orsay museoak barkamena eskatu du emakume bati bere eskoteagatik sarrera ukatzeagatik

Jeanne, Orsay museora bere eskoteagatik sartzen utzi ez zioten ikasleak, salatu zuen jazoera Twitter-en.

Txiste bat dirudi, baina Pariseko Orsay museoak emakume bati sarrera ukatu zion eskotedun soineko bat zeramalako. Kontua da museo ezagunak bere baitan dituela biluzik agertzen diren pertsonaien pinturarik ezagunenetako batzuk. Hala ere, ikasle gazteari bere jakarekin eskotea nolabait tapatzeko eskatu zioten sartzerakoan. Honen aurrean Jeanne-k Twitterren salatu zuen bizitako egoera ikusgarritasuna emanez museoan bizitakoari, neurriak ez baitu ez hanka ez buru. 

Gutun irekia museoari
Orsay museoari gutun irekia. Diskordiaren soinekoa ere atxikitzen dut (lau ordu lehenago aterea). Honela hasten da Jeanne-ren testua: Arratsalde beroa da eta besoak, bularraldea eta bizkarra agerian uzten dira Parisen, ez nuen sekula pentsatuko diskordia gai izan zitekeenik nire eskotea. 


Bere testuan adierazten du geldiarazi zuen zaindariak modu nahiko desatseginean jokatu zuela: ez zien bere bularrei begirik kentzen. Galdetzen diot zer gertatzen ote den, ez dit erantzuten, zuzen zuzen nire bularrak begiratzen ditu, izugarri deseroso sentitzen naiz, ez dut ulertzen zer gertatzen den, adierazi zuen Jeanne-k. Langileak erantzun zion bakarra hauxe izan zen: Lasai andrea, arauak arauak dira. 

Orsay museoak eman zion irtenbide bakar bezala eskotea jakarekin estaltzea izan zen sartu nahi baldin bazuen. Jeanne harritu egin zen: Ez dut jaka jantzi nahi etsita, behartuta eta lotsatuta sentitzen naizelako, iruditzen zait mundu guztiak bularrak begiratzen dizkidala. Jada nire bularrak besterik ez naiz, emakume sexualizatu bat besterik ez, baina museoan sartu nahi dut. 

Paradoxikoki, Orsay museoak bere bilduman emakumeak biluzik erakusten dituzten obra ugari ditu, horien artean Gustave Courbet-en Munduaren jatorria. Museoaren barruan daude emakume biluzien koadroak, emakume biluzien eskulturak, bizkarra begi bistan duten bisitariak, zilborra agerian duten ikusleak... baina guztiak argalak eta bularrik gabeak. Nire buruari galdetzen diot eta museoan zeuden beste emakumeen arropekin sartzen utziko ote ninduketen, idatzi zuen Jeanne-k. 

Zer diote Orsay museoko arauek?
Museoko araudiaren 7. artikuluak, non eskuragarri dagoen bere webgunean, bisitariak jantzi egokiak janztera behartzen ditu, baina ez du argitzen zein diren jantzi egoki horiek. 14. eta 35. artikuluek aipatzen dute museora sartze debekatu daitekeela norbaitek bere jantzien bidez lasaitasun publikoa artegatu dezakeela uste bada.
 
Azkenik, Orsay museoak Twitter-en komunikatu labur bat argitaratu du gai honen inguruan, barkamen eskean. Bisitari batekin egon den jazoeraren berri izan dugu. Benetan sentitzen dugu gertatutakoa eta barkamena eskatzen diogu, non jarri garen pertsona horrekin kontaktuan horretarako. 

Jeanne-k ordea, ez du museoari boikota egitea bilatzen: Ni neu itzuliko naiz. Gogoratzea nahi dudana da ikustaraztea emakumea oraindik ere, egunero diskriminatzen dela.