Oreka Tx, Mundukideren urteurrenean
Mundukide fundazioak hamar urte bete ditu eta hori ospatzeko, kontzertua antolatu dute Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Oreka Tx-k joko du martxoaren 5ean. Sarrerak zortzi eurotan egongo dira salgai.
Munduan zehar hainbat egitasmo laguntzen ditu Mundukidek, eta hain zuzen ere, hara eta hona dabiltzan bi musikari, Oreka Tx taldea osatzen duten Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa txalapartariek girotuko dute festa.