Oreka jaialdia aurkezteko Flashmoba egingo dute larunbatean Gasteizen
Martxoaren 15etik 18ra Oreka Urban Dance Jaialdia egingo dute Gasteizen. Kaleko dantzen lehiaketak eta ikastaroak antolatuko dituzte Ibaiondo eta San Andres gizarte etxeetan, eta People aretoan. Larunbat honetan martxoak 3 berau aurkezteko flashmoba egingo dute Boulevard merkataritza gunean, 17:00etan.
Aurten 200 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte Oreka jaialdiaren hiru eguneko ekitaldietan. Horien aurretik, baina, Flashmoba izango da ateburu honetan. Betan 50 gazte inguruko hartuko dute parte, eta aurrez prestatutako koreografia dantzatuko dute, bat batean, jendearen artean.
Ekimena erabat zabalik dago, eta edonork hartu dezake parte. Entsaiatu ez duenak, noski, dagoneko nahiko zail izango du besteen pausoak jarraitzea. Hala ere, ikuskizunaz gozatu eta ongi pasa duen edonor gonbidatu dute antolatzaileek bertara.
Oreka Urban Dance Jaialdia
Kaleko dantza estiloak ezagutaraztea da jaialdiaren helburua, eta jendeari horiek probatzeko aukera emango diete. La Gazte Factoryk, Tarima Dantza Eskolak eta Gasteizko Udalak antolatutako ekimenak geroz eta jende gehiago bildu du urtez urte.
Egitaraua
Martxoak 15, osteguna
Kulbik taldea, arratsaldeko 19:30etan Ibaiondo gizarte etxean
Orain urte bete sortu zen taldeak hip hopa du oinarri, baina musika elektronikoa, bluesa, jazza, funka eta baita reaggea ere nahasten ditu. Cube ikuskizunari esker, estatuko erreferente bilakatu dira.
Martxoak 16, ostirala
Dantza lan-saioak:
Kanga dantzariarekin, 17:00etan
Nick Demoura dantzariarekin, 19:00etan
Festa: Frestyle dantzen borrokak 23:00etan hasita Circulo diskotekanSarrera doakoa da
Martxoak 17, larunbata
Dantza lan-saioak:
Ellen Kim dantzariarekin, 11:00etan
Kanga dantzariarekin, 12:30etan
Nick Demoura dantzariarekin, 16:00etan
Ellem Kim dantzariarekin, 18:00etan
Martxoak 18, igandea
Txapelketa, 10:30etan Ibaiondo gizarte etxean