Ordutegi aldaketaren eraginak arintzeko aholkuak

Asteburuan ordubete gehiago lo egin bazenuen ere, ziur gaur neke sentsazioaz esnatu zarela; hau da logurari aurre egiteko egin dezakezuna.

Astelehena bereziki gogorra egin bazaizu lasai; ez zara bakarra. Asteburu honetan neguko ordutegian sartu gara, eta ondorioz, ordubete atzeratu ditugu etxeko erlojuak. Urteroko erritua den arren eta ordubeteko aldaketa txikia dirudien arren, eragin nabarmena izan dezake gure gorputzean; hain zuzen, duela bi urte Europako Komisioak ordutegi aldaketa bertan behera uzteko eztabaida jarri zuen mahai gainean, osasunean zuen eragin negatiboarengatik.

Ordutegi aldaketa ezabatzeko eztabaida oraindik konpontzeke dagoenez, badirudi udaberri eta udazkenetan ordulariak aurreratzen eta atzeratzen jarraituko dugula oraingoz; baina, nola eragiten dio gorputzari errutinari ordubete txertatu ala kentzen diogunean? Adituen esanetan, neguko ordutegi aldaketa leunagoa izaten da udakoa baino, baina asko dira loan aldaketak nabaritzen dituztenak. Gauzak horrela, astelehen honetan ohetik altxatzea eta martxan jartzea bereziki kostatu bazaizu, jarraitu honako aholku hauek: