Ordenatzeak lasaitzen gaitu, zergatik?
Etxea txukuntzeak endorfinak askatzen ditu, estres maila jaitsiz; bazenekien?
Denon ahotan dabil azkenaldian Marie Kondo ordenaren guru japoniarra. Netflix plataforman programa estreinatu aurretik ezaguna bazen (The Life-Changing Magic of Tidying Up liburuak milioika salmenta lortu ditu), orain mundu guztia ari da bere metodoa probatzen; batzuei on egin die, besteei ez horrenbeste. Baina argi dago denoi interesatzen zaigula ordena; zergatik ote?
Ikerketen arabera, badira uneak non armairua edota etxea ordenatzeko inpultsoa sentitzen dugun. Izan daiteke gauzak botatzeko nahia, edota altzairuak lekuz aldatzekoa, pareten kolorea pintatzekoa, gortina berriak jartzekoa... berdin du zer egiten amaitzen dugun, hobeto sentiarazten gaitu. Hori da ordena praktikatzerakoan endorfinak askatzen ditugulako, estres maila jaitsiz eta hobeto sentituz. Azken finean, espazio fisiko bat txukuntzen dugunean, gure burua ere txukuntzen ari garen sentsazioa izaten dugu.
Inoiz gertatu zaizue adibidez azterketa garaian bat-batean mahaia edota axotak eta errotulagailuak ordenatzeko beharra sentitzea? Edota garai zail bat igarotzean armairu guztia atera eta gauzak ber-antolatzea? Txukuntzerakoan, kezkatzen gaituen horretan pentsatzeari uzten diogu, eta nolabait, gure bizitzaren agintea berreskuratzen dugula sentitzen dugu. Beraz, badakizue, estresatuta bazaudete, probatu konmari metodoa, ea zer iruditzen zaizuen!