Ordainduko zenituzke 100 mila euro katu birtual batengatik?

Crypto kittie-ak sareko maskota gutiziatuenak dira; bitcoinekin erosi daitezke eta bizi guztirako konpainia eskaintzen dizute. Poltsikoak husteko prest?

Katu zalea bazara, albiste hau zure interesekoa da; mundu birtualean sekulako fenomenoa bihurtu dira crypto kittie-ak, hau da, katu birtualak. 100 mila euro balio ditzakete, baina diru birtualez erosten dira, bitcoinez. Ez, ez gara zoratu; hau gertatzen ari da. Uneko maskotarik garestienak ezagutzeko prest?

 

 

Ethereum plataforma birtuala bisitatzen baduzu, bertan aurkituko dituzu crypto kittie-ak; garaiko tamagochien moduan, katu birtual hauek maskota perfektuak dira; blochchainari eta honek erabiltzen duen algoritmoari esker, katu bakoitza bakarra da, eta %100 bere jabearena da. Ezin dizute katua kendu, kopiatu edota ezabatu.

 

 

Eta zer egin dezakezu crypto kittie batekin? Elikatu, jolastu, beste crypto katuekin elkartu crypto kittietxo gehiago sortzeko, eta noski, saldu edota elkarbanatu.

 

Prezio guztietako katu birtualak daude, batzuek euro bat balio dute eta besteek zure etxea baino gehiago. Bitcoinetan inbertitzeko asmoarekin bazaude beraz, crypto kittieak aukera ona izan daitezke!