Orbanak

Herri txiki bateko fabrikan lan egiten duen ingeniari aleman baten emaztea hilik agertu da. Bi pertsonaia nagusi ageri dira istorioan: ihesean dabilen orbainduna, hiltzailea izan daitekeena, eta iheslariaren arrastoaren atzetik dabilena. Alde batetik, iheslariak ikusten duenaren kontakizun zehatza eta objektiboa dago eta, bestetik, jarraika dabilenaren kontakizun pertsonalagoa. Iheslariarekin gertatuko dena jakiteko irrikaz, irakurtzen jarraituko duzu, batzuetan deskribapenek narrazioaren erritmoa moteldu arren.