Orainarengandik ihesi



Lehengoan, Gasteizen kalean nenbilela, emazte bat gerturatu zitzaidanetxepe batetik, hurruneko gaztelania garbian: "zatoz nirekin; esanzidan; ez pentsatu gero zer gerta litekeen, badakit nahi duzula".

Azkenesaldiak zer pentsatu handia eman zidan. Segundu erdi batez, orainaukiezina dela etorri zitzaidan burura, ez dela iraganaren eta geroarenarteko hutsunea baizik. Denbora guztia lehenagokoa oroitzen pasatzendugu.

Nostalgiak min ematen digun bezain beste betetzen gaituelasinetsi beharko dugu azkenean. Batzutan, ahaztu egin nahi dugulakodarabilkigu aspaldian gertatutako hori gogoan, bueltaka. Baina buruakadarra jotzen digu, eta pixkanaka, iragana ahaztezina dela ohartzengara.

Geratzen den beste denbora, aldiz, geroa aurreratzekoerabiltzen dugu. Etorkizuna nolakoa izatea nahiko genukeen pentsatzenaritzeak, oraina baino garrantzitsuagoa dirudi sarri. Astegunetanasteburuaren zain egoten gara, eta igandea iristen denean, astelehenazkexatzea gustatzen zaigu. Oso gaztetatik hasten gara geroari begira,haur garela, helduek handitan zer izan nahi dugun galdetzen digutenbakoitzean. Amak lan bat egiteko agintzen digunean ere, errazena "baiama, gero" erantzutea da. Noski, etxe gehienetan "gero" hori ez dasekula iristen; nire etxean behintzat ez.

Eta oraina zer? Askotan,bazterrera uzten dugu momentuan egingo genukena, geroaren beldurragatikedo. Denbora gure zain izango dela uste dugula dirudi. Baina gizakiokez dugu segundurik kontrolatzen, ezta ordularien orratzek ere.

Segunduak nahi bezala aurreratzen dira, inoren beha geratu gabe. Batekdaki zenbat amets galdu diren, zenbat besarkada utzi diren eman gabe,oraina bide bazterrean ahazteagatik, haizez beteriko plastikozko baloibat izango bailitzan. Eta beranduegi denean, inork ez dezala "nire izanzen" esan, "inoiz izan zitekeen" baizik. Damutzeak min ematen badigu,ez dut ulertzen zergatik segitzen dugun geure buruari damutzekoarrazoiak ematen.

Andre hari begira geratu nintzen segundu erdian,hau eta beste hainbeste pentsatu nuen, bizkarra eman eta, pausoan,pausoan alde egin nuen arte.