Orain hilak ditugu

Lehenengo aldiz poesiarekin datorkigu Karmele Jaio, baina idatziaren forma berria den arren, antzeko gai eta kezkekin dabil. Estilo aldetik narratibari eutsi dio, baina irakurlearen barnean zuzenago eta azkarrago sartzea lortu du. Bestalde, azpimarratzekoa da hitzak erabilita irudiak sortzeko duen gaitasuna. Poemak ikusi egiten direla esan dezakegu, diaporama edo mikrofilmak balira legez. Hori guztia dela eta, liburu aproposa da poesian murgiltzeko, bereziki poesia irakurtzea pentsatzeak beldurra edo aurreiritziak sortzen badizkizu.