ORAIN EDO INOIZ EZ"
Gasteizko laukote honen lehen lana dugu Orain edo inoiz ez. Garate Studiosen grabatu dute CDa eta Martxel Arkarazo aritu da soinu ingeniari, fin eta zehatz. Begi bistakoa da doinu gogorrak maite dituztela, eta ederki uztartzen dituzte kritikaz betetako hitz ilunekin. Estiloari dagokionean, zenbait unetan, Habeas Corpus eta Machine Head bezalakoen eragina nabari zaie. Horrela jarraituz gero, zeresan handia emango du Xasta taldeak.