Orain dela 400 urte Txinako emakumeek hizkuntza bat asmatu zuten euren artean soilik hitz egiteko

Dirudienez berpizten ari da hizkuntza hau.

Irudikatu XVII. mendean Txinan bizi den emakumea zarela. Urrunean isolatuta dagoen landa ingurunean bizi zara, haurtzarotik hankak lotuta izan dituzu etxekoa ez den beste inorekin ez erlazionatzeko. Zure gelan igarotzen dituzu orduak, ohikoak diren jarduerak egiten, hau da, josten ala kozinatzen. Ez zara eskolara joan eta ez da erraza beste emakumeekin komunikatzea, are gutxiago elkarrizketa pribatu bat izatea. Egoera honetan, zer egingo zenuke zuk? Beraiek hizkuntza sekretu bat asmatu zuten. 

Txinan ehunaka herrixka urruneko daude eta horietan hainbat sekretu eta tradizio gordetzen dira. Sekretu horietako bat inspirazio iturri izan da liburu eta pelikuletarako. Nüshu, emakumeek soilik garatu zuten idazketa sistema bat da, belaunaldiz belaunaldi transmititu dena Jiangyong-go (Hunango eskualdean) emakumeen artean. 

Idazketa mota hau ulertezina zen gizonezkoentzat. Zein zen helburua? Gizarte patriarkal batean komunikatzeko erabiltzea. Hunango emakumeek kodifikatutako hizkuntza hau erabili zuten barneko pentsamendu intimoak euren artean adierazteko. Orain, ahaztuta zegoen hizkuntza mota hau, herrialdean berpizten ari da. 

Nüshuk emakumeen idazkera esan nahi du Txinoz eta XIX. mendean egin zen famatu, emakumeei garaiko gizartean ohikoa ez zen adierazpen askatasuna esleitzeko. Aditu batzuk diote bere jatorria Song dinastian (960-1279) izan zuela, beste batzuk 3000 urte dituela. Argi dagoena da amatik alabara transmititu zela eta ahizpen artean edo lagun artean praktikatzen zela.

Hizkuntza hau eskuinetik ezkerrera irakurtzen da eta lau dialektoren arteko nahasketa da. Sinbolo bakoitzak silaba bat ordezkatzen du eta banbu punta zorrotzak eta tinta inprobisatuekin idatzia izan zen. Ikus litekeen moduan txinatar karaktereak ditu inspirazio iturri, nahiz eta hauek luzexkoagoak eta kurbatuagoak diren, letra etzanez egongo balira moduan. 

Pentsamenduak elkarbanatzeko modu hau berehala garrantzitsua bihurtu zen emakumeen artean. Bikote ezkonduetako emakumeen artean adibidez, ezkondu ondoren, urrutiko herrixketarako joan ohi ziren beren senarrarekin. Honen autoritatearen menpe bizi ziren, isolatuak eta inorekin hitz egiteko aukerarik gabe. Nüshua egoera horretan baliotsua bihurtu zen, euren lagunekin harreman mantentzeko aukera eskaintzen baitzien. 

Gaur egun
18 urte igaro dira hizkuntza hau hitz egiten zuen azken hiztuna hil zenetik, baina orain pizkunde moduko bat jasan du. Mugimendu honen erdigunean Puwei deitutako herrian dago. 200 pertsona dituen herrixkan nüshuz idazten duten hiru idazle aurkitu dituzte adituek eta ikerketa akademikoaren iturri bilakatu da.
Inguru horietan, azken urteetan, gazte asko hasi dira idazketa mota hau ikasten, eta ikastaroak ere antolatu dira. Uda bakoitzean 20 bat ikasle biltzen dira. Egun, nüshuak ez du zuen esanahia, ordea, baina emakumeen ahalduntzearen sinbolo bilakatu da.