Opioa Araban

140 hektareatan landu dute aurten opio belarra Araban. Industria farmazeutikoarentzat ohiko lehengaia da, minari aurre egiteko analgesikoak eta eztula eteteko botikak ekoizteko erabiltzen baita, eta nekazarientzat patata eta garia baino errentagarriagoa da. Hala ere, prozesu osoa poliziaren zaintzapean egiten dute, landarearen "erabilera ezegokia" saihesteko, heroina ekoizteko lehengaia baita.