Only Lovers Left Alive

Hainbat mendez banatuta egon ostean, Eve eta Adam banpiro maitaleak berriz elkartuko dira. Musikaz, xakeaz eta Detroiteko gauaz gozatuko dute elkarrekin, baina Everen ahizpa Ava agertzean, harremana zeharo nahastuko da. Kultura eta honen dekadentzia hizpide dituen film ilun bezain erakargarria dakar AEBetako zine independentearen zuzendari erreferenteetakoa den Jarmuschek. Banpiro nerabe jasangaitzak behingoz lurperatzeko garaia da!