“On Benito” ****

Blues banda nafarraren bigarren lana. Hirukoteak duela hiru bat urte plazaratu zuen estreinako proposamenarekin konparatuz, aldea nabarmena da. Lehen diskoan, blues elektrikoaren estalki klasikoak jario guztia hartzen zuen. Oraingoan, baina, kantak apur bat haratago eramateko gogo bizia nagusitu da. Diskurtsoa berritzeko ausardiak disko osoa busti du. Ondo hezetu dute gainera, proposamena aberastu egin baita. Borrokan taldeko Ibai Gogortzaren sei sokak, Joseba Irazokiri (gitarra) eta Mikel Lertxundiri (bateria, Borrokan) gehitu izanak ere bere eragina izango zuen. Aldaketa honen erakusle: Belatxa kanta, izen bereko Zuberoako abesti tradizionala blues erritmo elektriko sutuekin nahasten duena.