Omega

Oso ezagunak ez izan arren, Alemaniako Amber taldeak bere lekua egin zuen post metal-hardcore erreferente bezala. Pare bat lan argitaratu ondoren, taldekide gehiago batu ziren proiektura eta izena aldatzea erabaki zuten. Amberren errautsetatik sortutako Yanosek ildo beretik jarraitzen du: doinu ilun eta erritmo irmoak dira nagusi diskoa osatzen duten sei abestietan; akaso, konplexutasunean irabazi dute. Abesti bana eskaini diete bakardadeari eta saminaren bost faseei.