OME-ren arabera 2050. urterako 4 pertsonatatik 1ek gorreria arazoak izango ditu
Lau pertsonatik bati eragingo dion osasun arazoa izango da gorreria 2050. urterako mundu osoan Osasunaren Mundu Erakundeak argitaratutako txostenaren arabera.
Txostenaren arabera 700 milioi kaltetuk mediku arreta beharko dutela euren entzumena hobetzeko hau ekiditeko neurriak hartzen ez baditugu. Tedros Adhanom Ghebreyesus, OMEko zuzendari orokorrak adierazi duenez: Gure entzumena dugun ondasun oso preziatua da eta entzumenaren galerak pertsonen arteko komunikazioan galera lazgarriak ekarri ditzake, baita ikasterako garaian edo lan egiterakoan ere. Gehitu du gabezia horrek gure osasun mentalari ere eragin diezaiokeela. Txosten honek, egoera hau ekiditeko irtenbideak ere biltzen ditu, OMEko zuzendari orokorraren nahia da herrialde guztiek neurri hauek ahalik eta azkarren indarrean jartzea.
Txostenaren ondorio nagusiak
Entzumen arazoen inguruko informazio zehaztugabeak eta honen inguruko estigmen eraginez pertsonek ez diote arreta gehiegirik jartzen gaixotasun hauei beranduegi izan arte. Ohikoa izan ohi da osasun langileek beraiek ere gaixotasun hauek ekiditeko prebentzio neurrien inguruan ezagutzarik ez edukitzea, eta horrek behar bezalako arreta eskaintzea eragozten du. Herrialde gehienetan zerbitzu hauek ez daude sistema nazionalaren barruan txertatuak eta entzumen arazoak edo entzumen galera dutenek zailtasunak izan ohi dituzte laguntza lortzeko.
Alabaina, osasun urritasun begi-bistakoenak giza baliabideei eragiten dio batez ere. Diru-sartze baxuko herrialdeen %78ak otorrinolaringoko bat baino gutxiago du milioi bat biztanleko. Ikerketak dionez, urritasun hauek konpondu litezke lehen mailako arretan txertatuz otologia eta entzumen arazoak. Eremu honetako profesional ugari dituzten herrialdeetan ere, espezialisten banaketa aldakorra da eta horrek arazoak dituzten pertsonei zailtasunak sortzen dizkie.
Entzumenaren galeraren jatorri nagusiak
Haurtzaroan, entzumen galeren kasuen %60 prebenitu litezke errubeola eta meningitis bezalako gaixotasunen aurkako txertoekin. Helduen kasuan, zaratak mugatuz, arriskurik gabe entzunez eta sendagaiek duten ototoxizitatea zainduz, belarrien higiene egokiaren batera. Modu honetara entzumen egokia mantendu daiteke eta berau galtzeko arriskuak murriztu.
Detekzioa da entzumen galera tratatzeko lehen pausoa eta entzumenarekin zerikusia duten gaixotasunak ekiditeko bidea. Prebentzioak ahalbidetzen du gaixotasun hauek beren hasierako etapetan tratatzea. Gainera, aurrerapen teknologikoei esker, erabiltzeko errazak eta zehatzak diren tresnak daude egun, entzumen arazoak eta galera, atzeman dezaketenak edozein adinetan.